
Bost hitzaldi izango ditu
Ikuspuntua da koska, Nazioarteko Genero Kazetaritza zikloak, eta maiatzean abiatuko da. Hizlariek munduko emakumeen zenbait egoera aztertuko dituzte klixe eta topikoetatik urrunduz.
Genero ikuspegiarekin lan egiten duten bost kazetarik beraien begirada eskainiko dute. Saio guztiak
San Telmo Museoan izango dira,
19:00etan:
- Maiatzak 3, Anna Surinyach eta Marta Ariasen Parteras solasaldia.
- Ekainak 14, June Fernandezen Periodismo narrativo feminista hitzaldia.
- Uztailak 4, Nuria Lopez Torresen Comunidad Transgenero saioa.
- Irailak 5, Rosa Maria Calafen Mujeres en Asia hitzaldia.
- Urriak 4, Maribel Izcueren Mujeres mandatarias hitzaldia.
Donostiako Udaleko Lankidetza Atalak eta San Telmo Museoak antolatutako zikloa da, Revista 5W eta EHUren laguntzarekin. Ikasleek izena emateko epea apirilaren 25 arte izango da emailez (
lankidetza@donostia.eus) edo telefonoz (943 481471).