Inauguratu dute Europako Hizkuntzen Mapa
Inauguratu dute brontzezko Europako Hizkuntzen Mapa berria. Lehengoa zegoen lekutik gertu jarriko dute, Tabakaleraren, Mandasko Dukearen kaleko aldean.
2016. urtean zehar Tabakalera eta tren geltokiaren arteko horman ikusgai egon zen Bagerak eta Donostia 2016k elkarlanean sustatutako Europako hizkuntza komunitateen egurrezko mapa handia. Urtebeteko iraupena zuen proiektuak hasieratik, eta hala, urte baterako baimena jaso zuen instalazioak.
Bagera elkarteak mapa bere tokian mantentzeko eskaera luzatu zion Udalari, eta hala egin du udalak. Urtebetez aritu dira elkarlanean udala eta Bagera elkartea. Eneko Goia alkateak azaldu du Brontzezko mapa Donostia 2016 Fundazioak hartu duela bere gain, Kultura Hiriburutzaren ondarearen erakusgarri. “Euskara eremu urriko hizkuntza da, baina ez egitura eta borondate urrikoa. Guztion artean hegoak eta baliabideak ematen jarraituko dugu, bizirik jarrai dezan”, azaldu du du Goiak.
Eibarko Alfa Arte tailerrean egin dute mapa eta brontzezkoa da, eguraldiaren gorabeherei aurre egiteko. Manex Izagirre arkitektoa eta Iñaki Rifaterra artista izan dira egileak.