Ekogunearen Oriamendi pasealekuko sarrera.
Haizearen eraginez jausi den tamaina handiko zuhaitz batek bost urteko haur bat harrapatu du Miramoneko Oriamendi pasealekuko Kutxa Ekogunean. Umea larriki zauriturik eraman dute Donostiako ospitalera bertara gerturatu diren osasun zerbitzuek, Eneko Goia alkateak jakinarazi duenaren arabera.
9:50ak aldera gertatu da istripua, haize bolada batek 15 metroko zuhaitza sustraietatik atera duenean. Umea Hernaniko ikastola bateko ikaslea da, eta Miramoneko gunea bisitatzeko eskola irteera batean zebilen ezbeharra gertatu denean.