Serrullak datorren astean aterako du '1/4 Life' diskoa
Hurrengo asteko asteartean, hilak 17, argitaratuko du Iñigo Serrulla musikari donostiarrak 1/4 Life diskoa. Formatu fisiko eta digitalean eskuratu ahal izango da. Lorena Ottero eta Imanol Artolain arduratu dira diskoaren azalaren diseinuaz. Aurkezpen kontzertua apirilaren 20an egingo du Tabakalerako Kutxa Kultur Kluba aretoan.
Otsailean Bonds abestia aurreratu zuen. Haritz Harreguyren gidaritzapean grabatu du diskoa Usurbilgo Higain estudioetan. Bestalde, Andoni Etxebeste, Mikel Alonso eta Eneko Ramos musikariak izan ditu alboan.