'Ahoz aho, zu hizlari' solasaldia egingo dute Egian, arrazakeriaren aurkako eguna dela eta
Apirilaren 18an arrazakeriaren aurkako eguna ospatuko dute Egian, Ahoz aho, zu hizlari solasaldiarekin. Beti hemen bizi izan diren edo handik eta hemendik etorriak diren eta kontatzeko zerbait duten Egiako bizilagunek hitza hartuko dute jarduera honetan.
Ordu laurdeneko hamar hitzalditxo emango dituzte Plaza Haundin, eta hizlariek euren esperientziak kontatuko dituzte. Migrazio ibilbideak eta han eta hemengo jakituriak hartuko dituzte hizpide. Txokolate jana prestatuko dute ere, eta haurrek lurrean margotzeko aukera izango dute. Hitzaldiak 17:00etan hasiko dira.