Aitor ikastolak hastapenetan Alkizara egindako irteeretako bat.
Aitor ikastolaren hastapenetan Alkizara irteera egiten zuten guraso, ikasle eta irakasleek. Aurten, ikastolak 50 urte betetzen dituela eta, Aitzarte Egiako mendi taldekoek ibilaldia antolatu dute. Igande honetan izango da, hilak 15, eta Tabakalera paretik abiatuko da 8:30ean autobusez. 10 euro ordaindu beharko dute helduek eta haurrek doan joan ahal izango dute.
Iturriotz, Zelatun, Ernio (nahi duenak) eta Alkiza zeharkaldia egingo dute; 11 kilometroko ibilbidea. 14:00etan Alkizan elkartuko dira eta bazkari herrikoia egingo dute frontoian, etxetik ekarritako janariarekin. Ernio interpretazio zentro berria bisitatuko dute ondoren, eta Alkorta anai-arreben erromeriaz gozatzeko aukera izango dute. 19:00etarako Donostiara itzuliko dira.