Emakume bat hil da Polloeko tunelean, autoak harrapatuta
SOS Deiakek jakinarazi duenez, pertsona bat hil da Polloeko tunelean. Goizeko zazpi eta erdiak inguruan gertatu da istripua, zehazki, GI-20 errepidean, Loiolako norabidean. Larrialdi zerbitzuak joan dira, eta harrapatutako pertsonaren heriotza egiaztatu dute. Istripua dela eta errei bat moztu behar izan dute eta ondorioz auto ilarak sortu dira. Ertzaintzak lekukoak behar ditu istripua nola gertatu den argitzeko. Gertatutakoa ikusi duenak Gipuzkoako trafiko unitatera deitu dezake: 943539125.