Luizi handia izan da Errondon
Errondoko igoeran lurjauzia izan da goizeko hamarretan, eta errepidea moztu du. Ez da inor zauritu, eta ez da kalte materialik izan. Suhiltzaileak, udaltzainak eta Hiri eta mantentze zerbitzuetako hainbat teknikari joan dira lurjauzia gertatu den gunera, egoera aztertzeko. Errepidea itxita egongo da hurrengo egunetan eta zirkulazioa Izostegi pasealekuko zubibidera desbideratzen ari dira.
Dbusen bi autobus zerbitzuri eragin dio lurjauziak: 23 eta 32 lineen ibilbideetan aldaketak eragingo ditu.