Turismoa eta euskararen arteko harremana aztertuko dute bihar, Ika Mizka saioan
Gaztezulok, Deustoko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatu dute Ika Mizka: Eta hik? Nola bizi dunk euskara? egitasmoa, euskararen erabileraren garrantziaz sentsibilizatzeko eta jarrera aktiboagoak bultzatzeko.
Ika Mizka saio berri bat egingo dute bihar Deustuko Unibertsitatearen Donostiako Campusean, 10:00etatik aurrera. Hainbat alorretako pertsona ezagunek Turismoko ikasleekin gazteekin partekatuko dituzte euskararen inguruko bizipenak.
Nerea Aliasek gidatuko ditu solasaldiak, eta 12:00ak bitarte turismoaren eta euskararen arteko harremanaren arteko harremanaz ariko dira ikasleak ondorengo pertsonekin: Josean Bengoetxea (aktorea), Xabat Izagirre (Bidaiaria eta Turismoan graduatua), Eneritz Furyak (musikaria), Mikel Antero (komikigilea eta ilustratzailea), Haritz Rodriguez (TokitanTV bidai blogaren sortzailea), Asier Beramendi Aranzadi (musikaria eta sortzailea), Ane Urrutikoetxea (kazetaria), Andoni Agirregomezkorta (aktorea), David Aguirrezabalaga Mr. Euskaldun (ilustratzailea) eta Gaizka Izagirre (kazetaria).