Donostia lagunkoiaren aurkezpena, udaletxean. (Argazkia: Donostiako Udala)
Donostiako merkatarien elkarteak aktiboki ari dira parte hartzen adinekoei arreta lagunkoiagoa emateko programan, Lagunkoia programaren. Adinak berezkoak ditu hainbat arazo: ikusmena eta entzumena murriztea, mugitzeko zailtasunak… baina saltokietan keinu txikiak eginez, euren egunerokoa erraztu nahi dute: aulki bat eskura jartzea, produktuak letra handiagoz etiketatzea edo saltokirako sarbidea erraztea.
Antzeko programak landu izan dituzte Botikarien Elkargoarekin, esaterako, farmaziak ere ingurune lagunkoi bihur daitezen. “Elkarlanean lortzen ari gara, pixkanaka, Donostia aitzindari izatea adinekoek egunerokoan dituzten beharrak artatzearen esparruan”, azaldu du Eneko Goia alkateak. Horrela bada, alkateak eskerrak eman dizkie merkatariei, euren laguntzarengaik.
Donostia Lagunkoia Hiri Planaren baitan, 2015ean, APTESen lankidetzarekin, diseinu sozialerako prozesu bati ekin zion Donostiako Udalak, adinekoei komunitate-laguntza emateko sareak sortzeko. Adinekoei arreta ematean eta haiek zaintzean jartzen du arreta. “Zahartzen garenean, hurbileko merkataritza bereziki garrantzitsu bihurtzen da gizarte-ehun baten zati gisa. Produktuen eta zerbitzuen kalitatea bermatzeaz gain, askotan harreman sozialen katalizatzaile gisa jokatzen du, gure kale eta auzoak humanizatuz eta haiei profil propioa emanez”, diote programaren bultzatzaileek.