Munduko hainbat lekutan haurrek eskolara joateko egiten dituzten bideen inguruko erakusketa jarri dute Aieten
eslokarabideak@gmail.com helbidean egin beharko dira. Gainera, apirilaren 26an, 19:00etan Aiete Kultur Etxean Pascal Plissonen Eskola Bideak filma (2013, Frantzia) jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpidatziekin proiektatuko da.
Egitasmoa, Lehendakaritza, Gardentasuna, Giza Baliabideak eta Berrikuntza sailak, Mugikortasuneko eta Garraio sailak eta Donostia Kulturak antolatu dute.
Eskola bidea izeneko erakusketa jarri dute Aieteko kultur etxean, ekainaren 10era arte egongo da zabalik. India, Thailandia, Kenya edo Estatu Batuetako ikasleen irudiak biltzen ditu UNESCOk Sipa Press agentziari enkargatutako lanak. Erakusketa Donostiako 16. Giza Eskubideen Zinemaldiaren barruan kokatu dute.
“Hauentzat eskolarako bidea odisea bat da, baina baita beraien bizi proiektuak garatzeko aukera bat ere. Pobrezia, bereizkeria, desgaitasuna, gerra edo hondamendi naturalak dira hezkuntzarako bidean dituzten oztopoetako batzuk”, azaldu dute antolatzaileek.
Egunero eskolara joateko munduko milioika haur eta gaztek mendiak, basamortuak, ibaiak, ur izoztuak, gatazka armatuko eremuak edo auzo bereziki arriskutsuak zeharkatzen dituztela azaldu dute.
Bestalde, Nazio Batuen Erakundeak jasotako datuen arabera, azken bost urteetan eskolatze tasak nabarmen egin du gora, emakume eta neskena gehien bat, oraindik 263 milioi adin txikiko daude eskolatzeko. Ohartu dira, esaterako, Sahara hegoaldeko Afrikako eta Hegoaldeko Asiako eremuetan biztanleriaren %70 ez dela eskolatu lehen eta bigarren hezkuntzan.
Juan Ramon Viles Lehendakaritza, Gardentasuna, Giza Baliabideak eta Berrikuntzako zinegotziak honela adierazi du: “Haur hauekin bidaiatzera gonbidatzen gaitu eta eskolara bidean dituzten gorabehera eta arriskuak ezagutzera, hezkuntzaren garrantziaz eta gaur egun oraindik eskubide honetaz gozatzea galarazten duten zirkunstantzien inguruan hausnarketa egiteko”.
Aranak, berriz, historia hauetako protagonisten ausardia eta irmotasuna goraipatu du. Honela, gogorarazi du Donostiak Eskola Bidea programaren bitartez, neska mutilak eskolara oinez, autonomiaz, ibilbide seguru batetik, estresik gabe eta pertsona helduen laguntza gabe joan daitezen sustatzen saiatzen direla.
Bisita gidatuak
Bisita gidatu didaktikoak antolatuko dituzte LH3 mailatik DBHko 2. maila bitarteko ikasleentzat. Eskaerak