Izarrekin Sara Etxera plataformak azken ekitaldia egingo du igande honetan
Motxiladun ume bat gutxiago lelopean azken ekitaldia egingo du Izarrekin Sara Etxera plataformak igandean, hilak 22. Intxaurrondoko Txaparrene pasealekuan izango da ekitaldia 12:00etan, kioskoa dagoen plaza txikian.
Sara Majarenas presoa aske geratu ostean, lau urteko Izar alabak motxiladun ume izateari utzi diola ospatuko dute. Era berean, azken urtean bizitako egoera gogorra ere salatuko dute, eta oraindik ere Euskal Herrian motxiladun ume asko daudela gogorarazi eta horri bukaera emateko eskatuko dte.
Ekitaldian zehar Izarrekin Sara Etxera plataformak, Donostiako mugimendu feministak eta Motxiladun umeen ordezkari batek hartuko dute hitza, halaber, bertan izango da Porrotx pailazoa, eta bertsoak, musika eta dantza ere ez dira faltako.