Klima aldaketari buruzko solasaldia egingo dute San Telmo Museoan
Apirilaren 25ean klima aldaketari buruzko solasaldia egingo dute San Telmo Museoan. Agora K2050 hitzaldi sortaren testuinguruan, hiru adituk parte hartuko dute: Maria Jose Sanz (BC3), Jesus Alquezar (Europar Batzordeko aditua) eta Antxon Olabe (ekonomialaria). 19:00etan izango da solasaldia.
Donald Trump AEBetako presidenteak herrialdea Parisko Akordiotik atera zuen beroketa globala iruzurra zela esanez. Horren aurrean, hainbat galderei erantzunak ematen saiatuko dira solasaldiko kideak.
Klima aldaketan sinesten dugu? Zein dira nazioarteko eta toki-esparruko beharrezko konpromisoak klima aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko? Zer diote Europar Batasunetik? Funtsezko zein aldaketari egin behar diete aurre pertsonek eta enpresek eguneko zereginean? Zein aldaketa dira beharrezkoak eredu ekonomikoan?