Mikel Antza presoa 'jipoitu' dutela salatu dute
Beste preso batek Mikel Antza presoa “jipoitu” duela salatu dute Antzaren gertukoek. Berria egunkariak emandako informazioaren arabera, eta erizaindegian dago, Frantziako Reauko espetxean. Hautsita du kubitoa Antzak, eta betondoan zauria du, baina ez du konorterik galdu. Erasoa salatzeko pankartak jarri dituzte Antiguan, hangoa baita Antza.
Idazlea ere bada Antza, eta hainbat lan idatzi ditu preso zegoela.