Mattin marrazkilariaren komiki bat saritu dute Portugaleten
Iaz lehen saria irabazi zuen Lore denda komikiarekin.
Egun Mattinen komikiak ikusteko aukera dago Antiguako Lugaritz kultur etxean, Linograbatuak izeneko erakusketa ireki berri dute eta.
Iñaki Martiarena Mattin marrazkilari donostiarrak euskarazko lehen saria lortu du Portugaleteko XXXII. Komiki lehiaketan. Lau orrialde ditu lehiaketara aurkeztu duen lanak eta feminismoaren gaia landu du. Mina izenburua jarri dio komikiari, eta aita-alabaren arteko elkarrizketa bat irudikatu du.