Parte Zaharreko irakurle taldea sortu dute
Parte Zaharrean euskarazko literaturaz elkarrekin gozatzeko asmoz, Parte Zaharreko irakurle taldea sortu dute. Apirilaren 24an egingo dute lehen bilera, 19:00etan, Kriptan. Bertan erabakiko dute erritmoa eta zein liburu eta nola landu. Azaldu dute testuren bat elkarrekin irakurri eta lantzeko tartetxoa ere egongo dela eta dei egin dute parte hartzera.