Revolution JamRock jaialdiak egun gehiago izango ditu
webgune honetan eskuratu daitezke.
Donostiako Revolution JamRock reggae eta hip hop jaialdiak aurrerapausoa eman nahi du zazpigarren urtean. Hiru egunetik seira luzatu dute programazioa, eta ostiralean abiatuko dute Egiako Gazteszena aretoan urte osora zabaltzeko. “Garai berriko lehen urtea dugu jaialdi indartsu, anitz eta zabal batekin musika, gizarte eta kultur ikuspegitik”, azaldu du Unai Martinez antolatzaileak.
Ezagunak diren bi musika gauez gain, adin guztiei zuzenduriko jarduerak antolatu dituzte. Besteak beste, JamRock kulturala, JamRock kids eta JamRock woman. Maiatzean eta ekainean izango dira, eta horien bidez emakumearen eta haurren garrantzia azpimarratu nahi dute. Reggaearen kulturari buruzko egun bat ere egingo dute, hitzaldiz, kontzertuez eta dokumentalen emanaldiez osaturikoa.
Asteburuko festak
Ostiralean, hilak 20, izen handiko hainbat talde ariko dira Gazteszenan, 22:00etatik aurrera. Horien artean nabarmentzekoa da Asian Dub Foundation banda ingelesa. La Haine filmaren inguruko bira berezia aurkeztuko dute, pelikula proiektatuz eta batera musika joz. Gaua osatuko duten musikari eta taldeak ondorengoak dira: Danitsa, Don Camilo, Revolutionary Brothers (Unai eta Iker Martinez anai donostiarrak) –jaialdiaren antolatzaileak–, Jonte eta Eira & Gustab & Ras Lujah.
Larunbatean, hilak 21, festak aurrera jarraituko du leku berean eta ordu beretik aurrera. Jamaikako Roy Ellis abeslari beteranoa izango da bigarren gaueko izarra, eta Offbeaters bandarekin batera ariko da. Era berean, agertokitik ondorengo artistak pasako dira: Rapsusklei, Suga Roy, Conrad Crystal, Zareb, Treesha, Irie Ites, Jarel Babel eta Bombadil Sound.
Bi eguneko abonuak eta sarrerak