Uliako mintegietara mugitzeko aukera eskaini dio udalak Aranzadi elkarteari
Udalak Aranzadi elkarteari bere egoitza Uliako mintegietara mugitzeko aukera eskaini dio. Orain dela gutxi jakin zen udaleko Etxebizitza Planean ez zuela inolako eraikuntzarik aurreikusi, eta, beraz, bertan ez zela eraikiko gazteentzako etxebizitzarik.
Ernesto Gasco PSE-EEko zinegotziak Radio San Sebastianen azaldu duenez, hainbat proposamen jaso dituzte Uliako mintegietarako, eta udalak Aranzadi elkarteari eskaintzea hobetsi du. Hala konfirmatu dio udalak IRUTXULOKO HITZAri ere.
Azaldu dute helburua Aranzadiren egoitza parkean jartzea dela, horrela, Uliako mintegiei eta Aranzadiren lanari balioa emateko. Proiektua oraindik hasierako fasean dago.
Uliako Lore Baratzako kideek azaldu dute “lur jota” geratu direla albistearekin.
Erlazionatutako edukiaUliako mintegietan ez dute gazteentzako etxebizitzarik egingo