Altzabasoan barrena ibilbide pedagogikoa egingo dute. (Argazkia: Estibaus)
Zailtasun erdiko ibilaldi pedagogikoa egingo dute Altzabasoan, maiatzaren 5ean. Ibilbide zirkularra izango da, Marko Sierrak gidatuta. Bisitariek autoak utziko dituzte Benta Berri izeneko gunean, Urumeako bailaratik gora, Nafarroako mugaren ondoan: “Altzako basorik ederrena bisitatuko dugu, bere historia, hidrologia, eta Añarbeko baso erreserban duen txertaketa”, azaldu du Sierrak. Altzabasoa ezagutzeaz gain, Donostibaso ere ezagutuko dute, bietan barrena ibilbide zirkularra emango baitute. Txangoa egin eta aurreikusi dute Casares kultur etxera ordubiak aldera iristea.
Izen ematea maiatzaren 2a arte egin daiteke, 649 49 66 07 telefono zenbakira deituta edo
ahm@altza.net posta elektronikora idatzita.
IRTEERA ALTZABASORA
- Eguna: 2018ko maiatzaren 5a.
- Ordua: 8:00ak.
- Irteera: Casares kultur etxetik, partaideen autoetan.
- Iraupena: 4 ordu eta erdi (11 km).
- Zailtasuna: Erdi mailakoa.
- Ibilbidea: Benta Berri – Saratze – Notixitxarreko Gaina – Gorostegi – Untzei – Sonei – Urumea ibaia – Benta Berri.
- Gomendioak: Oinetako aproposak, bastoiak eta argazki kamera.
- Partaide kopuru mugatua: 25 lagun.