SADEko Ane Zaldua eta Iñaki Elorza, Trueba zinemaren kanpoaldean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Besaulki urdina programarekin bi hilabete daramatza SADE enpresak, eta oso pozik dago eskainitako bi saioetan izandako erantzunarekin. Azken batean, zinema saio egokituak eskaintzen ari dira, saio arruntetan parte hartzeko zailtasunak dituztenentzat, Antiguo Berri zinematan. Gautenaren bidez ekin diote bideari, eta orain arte autismoa duten haurrak joan dira pelikulak ikustera, euren senitartekoekin batera. Orain Atzegin ere zabaldu dute informazioa, eta gehiago zabaltzea nahi dute. SADEko Iñaki Elorza eta Ane Zalduarekin egon gara, eta jardueraren berri eman digute.
Hilabetean behin pelikula bat eskaintzen dute, igande goizetan, eta hurrengo saioa datorren igandean bertan izango da,
Campeones filmarekin. Erreportaje zabala eskainiko dugu ostiraleko papereko edizioan.