Begoña Cabaleiro, Emaus Gizarte Fundazioko arduraduna. (Argazkia: Iñaki Agirre)
Hilabeteko hirugarren larunbatero Donostiatruk azokak bigarren eskuko salerosketaren zaleak biltzen ditu Easo plazan. Udalak 2004ean sortu zuen egitasmoa, eta Emaus Gizarte Fundazioa izan da bere kudeaketaz azken hiru urteetan arduratu dena.
Fundazioko komunikazio arduraduna da Begoña Cabaleiro. Bere ustetan, lurraldean arropa berrerabiltzeko ohiturak gora egin du azken urteetan, baina gizartea berrerabilpenaren garrantziaz jabetu dadin oraindik lan handia egin behar dela dio.
Berrerabilpena eta Donostiatruk azokari buruz hizketan ibili da Cabaleiro IRUTXULOKO HITZArekin. Elkarrizketa ostiraleko astekarian egongo da irakurgai.