Argazkia: Donostiako Errepublikarrak
Euskadiko mugimendu errepublikanoak larunbat honetan hirugarren errepublika aldarrikatzeko manifestazioa egingo du Donostian. Errepublikaren aldeko Gipuzkoako elkarte desberdinek antolatu dute mobilizazioa, apirilaren 14ko II. Errepublikaren urteurrena ospatzeko.
“Herri langilearen memoria demokratikoa gogoratzeko borroka eguna” izango dela adierazi dute antolatzaileek. Seigarren urtez egingo dute aurten manifestazioa, eta “herritarren eta langile klasearen borondatezko batasuna oinarri izango duen errepublika bat eraikitzeko prozesu konstituziogile errepublikano bat sustatzeko” aldarriarekin irtengo dira kalera.
Manifestazioa 18:30ean abiatuko da Bulebarretik.