Musika eta Dantza Eskola berria inauguratu dute Herreran
Donostiako Udaleko Musika eta Dantza Eskolak egoitza berria inauguratu du Herrerako ikastetxean. Eraikinak 3.189 metro koadro ditu, hiru solairutan banatuta eta eskola berriak 400 ikasle hartzeko beste toki du.
12 gela ditu eskolak: horietatik 6 instrumentuak irakasteko erabiliko dira, bat dantza egiteko, bi entseatzeko, bi audizio gela moduan, musika lantegiak egiteko gela bat eta tutoretza gela bat.
Honela azaldu du Jon Insausti Kultura eta Hezkuntza zinegotziak:”Egoitza berri honek formakuntza musika jasotzeko aukerak eskainiko dizkie donostiarrei eta, batez ere, auzoak dituen baherrei erantzuna emango die”.
Bestalde, azaldu dute eskola honetan 3 urtetik aurrera edonork ikasi dezakeela. Helburua, musika eta dantza ikasteko aukera auzo guztientzako, gutxienez, ahalik eta auzo gehienetan eskaintzea dela.