Realeko jokalariak Aitor ikastolan egon dira
Aitor Ikastolako ikasle gaztetxoekin egon ziren Imanol Agirretxe eta Itxaso Uriarte Realeko futbol jokalariak, astearte arratsaldean. Ikasturte honetan 50 urte betetzen ditu ikastolak, eta jokalarien bisita izan da urtebetetzea ospatzeko antolatu duten jardueretako bat. Solasaldia izan zuten guztien artean eta haurrek egindako galderak erantzun behar izan zituzten txuri-urdinek.
Joan den ostiralean, Itxaso Uriarte bera eta Iraia Iparragirre ere ikastolan egon ziren, baina Konkorreneako eraikinean.