Sudurra izerditzeko ausarten bila dabiltza
Larunbat honetan, hilak 21, IX. Sudur Krosa egingo dute Egiako parkean. Eguraldi ona lagun, haur zein helduek sudurra izerditzeko aukera izango dute. Iñigo Iturrioz eta Naiara Vegar Donostiako Piratak talde antolatzaileko bi kideek parte hartzeko deialdia eskaini digute.
Sudur Krosa txikia 16:00etan izango da, eta helduentzako lasterketa 17:00etan hasiko da. Sei kilometroko ibilbidea izango du, hiru kilometroko itzulia bi aldiz eginez. Helduen lasterketan parte hartzeko Herri Krosaren webgunean eman behar da izena.
Lasterketaren berrikuntzak eta xehetasunak ostiraleko astekarian irakurri ahal izango dituzue.