Elkano Browning Cream hirukoa 'Bor bor' diskoa aurkezteko prest dago
Bihar argitaratuko du Donostiako Elkano Browning Cream taldeak Bor bor (Mamusik) bosgarren lana. Zuzenean aurkezteko gogotsu daude, eta horretarako iragarri dituzte lehen kontzertu datak. Bartzelonan abiatuko dute bira, eta jarraian Getafe, Madril, Tolosa, Bilbo eta Donostia bisitatuko dituzte. Hain zuzen ere, apirilaren 29an Viktoria Eugenia antzokian izango dira.
Mikel Azpiroz organo jotzaile donostiarrak, Dave Wilkinson gitarrak eta Franck Mantegari bateriak osatzen dute banda. Jazz eta World Music doinuak jorratzen dituzte.