Xomorro taldeko Mikel Agirre eta Eider Villalba. (Argazkia: Iñaki Agirre)
Auzoan gazteentzako espazio falta bat sumatu zutelarik, Parte Zaharreko guraso batzuk udalarekin harremanetan jarri ziren udazkenean, arazo horri irtenbide bat topatzeko asmoz. Geroztik, auzoko aisialdi taldeetan parte hartze zuzena duen Xomorro taldearekin batera gazteleku bat sortzeko proiektua abiatu zuen udalak.
Gazteak ere bildu zituen prozesu parte hartzaile baten ondoren, Urgulleko gaztelekuak bere ateak ireki zituen martxoa hasieran, Gobernadorearen baterian. “Auzoko espazio falta orekatzeko asmoz ekin diogu, ilusio handiz, egitasmo berri honi”, Xomorro taldeko Eider Villalba eta Mikel Agirreren arabera.
Beraiekin egon da hizketan IRUTXULOKO HITZA, hiriko gazteleku berriaren nondik norakoak ezagutzeko. Erreportaje osoa ostiraleko astekarian egongo da irakurgai.