Europako Hizkuntzen Mapa berria. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Joan den astean inauguratu zuen Donostiako Udalak Europako Hizkuntzen Mapa berria. Tabakaleraren sarrera nagusiaren aurrean jarri dute, eta brontzezkoa da. Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren harira Bagera elkarteak sortutako egurrezko mapa harren oinordekoa da, eta aurreko mapa bezala, Iñaki Rifaterra artistak eta Manex Izagirre arkitektoak egin dute, oraingoan, Eibarko Alfa arte fabrikarekin elkarlanean. “Hormairudi batetik abiatu ginen, eta eskultura batean bukatu dugu”, aipatu du Rifaterrak.
Erreportaje zabala osatu dugu maparen nondik norakoak azalduz, eta horretarako hitz egin dugu Bagerako Asier Basurtorekin, udaleko Euskara zinegotzi Miren Azkaraterekin eta maparen egileekin. Ostiral honetako astekarian erreportajea irakurtzeko aukera egongo da.