Loiolako eskultura. (Argazkia: Ander Edo)
Dora Salazar artistak egindako
latsarien omenezko eskultura jarri dute Loiolako Latsarien plazan. Auzoko lehen eskultura da eta
Latsaria 2017 jarri diote izena. Donostian badago Salazarren beste eskultura bat ere Parte Zaharrean, hark
Maritxu 1813 du izena.
1928ko apirilean garbitokia jarri zuten Loiolan, gaur egun kultur etxea den eraikin horretan. 90 urte beranduago, arropa garbitzaileak omentzeko eskultura jarri dute.
Loiolako Erribera
Loiolako Erriberan ere beste eskultura bat jarri dute, Oroimenaren lorategian.
Memoria de una Luz du izena eta Jose Miguel Utande artistak egin du. Azaldu dute Altunberri kultur elkarteak eskaini diola eskultura hiriari, eta Frankismoaren biktimen oroimena omentzea da helburua.
Loiolako Erriberako eskultura. (Argazkia: udala)