Topoaren igarobidearen lanen "larritasunaz" ohartarazi du Satorralaiak
Topoaren igarobidea gelditzeko bilerara deitu du Satorralaia bizilagunen mugimenduak, astelehenean, 19:00etan, Amarako eskolan. Salatu dute Eusko Jaurlaritza obra hirian “modu latzean” hedatzen ari dela.
Egitasmoa atzera bueltarik gabekoa bihurtu nahian ari direla salatu dute: “Batzarrera biltzeko dei egiten diegu proiektu honen aurkako iritzia duten pertsona eta talde guztiei, hain zuzen ere egoeraren larritasunari erantzuteko datozen asteetan egingo ditugun ekintza informatiboak eta manifestazioak antolatzeko”.