Tosta bandaren ikuskizuna Kursaalera iritsiko da apirilaren 28an
Tosta banda. Apirila bukaeran kontzertu bira egin dute Euskal Herrian, eta hilaren 28an Donostiako Kursaalean izango dira.
Beren sustraiak nahastu eta partekatzeko gogoz, musika eta dantza ere uztartuko dituzte, Kukai taldeko dantzariak eta Kornualleseko dantzari bat lagun. Beren instrumentuak, estiloak, erritmoak eta dantzak batuz, erroetatik datozen abestiak berrasmatzeko, eta, hartara, ikuskizun paregabea eskaintzera datoz, indar bisual eta musikalez betea.
Esan bezala, hamar musikarik eta abeslarik osatzen dute taldea: Oreka TX taldeko lau musikariak, Harkaitz Martinez de San Vicente, Mikel Ugarte, Iñigo Egia eta Mixel Ducau, Galiziako Mónica de Nut, Galeseko Gwilym Bowen Rhys, Frisiako Marit Talens, Eskoziako Rona Wilkie, Irlandako Caoimhin O Fearghail eta Euskal Herriko Ixi Jauregi.
Tosta hitzak ontzi bateko bankua esan nahi du, eta Atlantikoko Europako itsasertzeko hizkuntza gutxitu askotan agertzen da. Hizkuntza gutxitudun kulturetako hamar musikari zein abeslarik osatzen dute