Albiste irakurrienak
IRUTXULO.HITZA.EUS-en, azken zazpi egunetan bisita gehien izan dituzten albisteak.
‘Ehizaren aurkako manifestazioarekin erantzun dio Askekintzak ehiztarien protestari’
Euskal Herriko ehiza federazio eta elkarteek Donostian antolatutako mobilizazioei erantzuna emateko kontramanifestazioa egin zuen joan den igandean Askekintza talde antiespezistak, Ehiza hilketa da! lelopean.
‘Uliako Mintegiak salbatu dituztela ospatzeko brindisa egin dute’
Giro ezin hobean eta eguraldia lagun izan zutela, hiritar asko bildu ziren Uliako mintegietan.
‘Odile Arrieta: Zuria eta beltzaren artean, ZAD’
Bretainiako Notre-Dame-des-Landes herrian ekologistek okupatutako ZAD Babestu Beharreko Gunea hustera sartu da polizia. eta Odile Arrieta kolaboratzaileak gai honen inguruan idatzitako artikuluak arrakasta handia izan du webgunean.
‘Gure Esku Dago lasterketa egingo dute maiatzaren 5ean’
Ondarretan hasi eta Saguesen bukatuko da Gure Esku Dago herri lasterketa, maiatzaren 5ean. 4,5 kilometroko luzera izango du eta dagoeneko izena eman daiteke parte hartzeko Herri Krosaren webgunean.
‘Bizilagunen hiriaren alde, gentrifikazioaren kontra’
Turismoa eta egungo hiri ereduarekin kezkatuta dauden hainbat herritarrek ‘Bizilagunekin’ plataforma sortu dute; turismoaren gorakadak eragindako kalteak mahai gainean jarri eta hiritarren bizi baldintzak defendatuko dituzte. Joan den astean argitaratutako erreportajeak bisita asko izan ditu webgunean.
‘Ertzaintzari aurre egin dion gizon bat hil da Altzan bihotzekoak jota’
Bi emakumeren aurkako eraso baten deiari erantzunez, Altzara joan den ertzain patruila batek 39 urteko gizon bat atzeman du gaur gauean. Ertzaintzaren arabera, bertara gerturatu diren agenteak jarrera bortitzarekin jaso ditu gizonak, eta hura indarrez geldiarazten ari zirela, bihotzekoak jo eta konortea galdu du.