‘Bestiarium’ erakusketa. (Argazkia: Cristina Enea Fundazioa)
Otsailean ireki zuen Cristina Enea Fundazioak
Bestiarium erakusketa, eta apirilaren 29a arte egongo da ikusgai, Egiako parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean. Erakusketa azken txanpan sartu dela eta, bi jarduera antolatu ditu fundazioak, egitarauari agur esateko: artzaintza eta etxekotasunari buruzko mintegia, eta betizu behi-arraza ezagutzeko irteera Goizuetara.
- Artzain ona mintegia apirilaren 26an izango da, 18:00etan, San Telmo Museoan. Topaketa honek artzaintzarekin lotutako bizimoduei eta artzaintzak berriki jasandako eraldaketei buruz arituko dira. Hizlariak: Fermin Leizaola, Pablo Romeroeta Jorge Alvarez. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, 943 45 35 26 telefono zenbakira deituta edo cristinaenea@donostia.eus posta elektronikora idatzita.
- Goizuetara irteera apirilaren 28an egingo dute. Betizu behi arraza ezagutuko dute, bertatik bertara. Galzorian dago arraza hori, baina Goizuetan dauka babesleku garrantzitsuenetako bat. Maite Sanchez Domiña ganadutegiaren jabea da, eta berarekin egongo dira. Haragia dastatzeko landa-bazkaria ere egingo dute. Irteeraren prezioa 10 eurokoa da eta beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, 943 45 35 26 telefono zenbakira deituta edo cristinaenea@donostia.eus posta elektronikora idatzita.