Mugarik Gabeko Medikuen elkarteak bi jardueratan hartuko du parte Giza Eskubideen Zinemaldian
Gaur hasi da Giza Eskubideen Zinemaldia eta apirilaren 27ara arte iraungo du. Bertan antolatzen diren jardueretatik bitan hartuko du parte Mugarik Gabeko Medikuen elkarteak. Asteburu honetan, Errealitate Birtuala eta Giza Eskubideen erakusketan seguir con vida kanpainako Mediterráneo erreportajea eskainiko dute. Zinemaldiaren informazio bulegoan egingo dute emanaldia, Victoria Eugenia eraikinean.
Bestalde, apirilaren 24an, Intxaurrondoko kultur etxearekin batera Laguntza medikoa, egoera kritikoan izeneko zineforuma antolatu dute. Hiru film laburren proiekzioa eta ondoren solasaldia izango da MSFko bi deserritarurekin. Honakoak izango dira film laburrak: No son un objetivo, Siento haberme ahogado y De la acción a las palabras.
Ondoren, solasaldia egingo dute. Bertan honakoek hartuko dute parte:
- Naiara Manzanares donostiarra, erizaina da eta MSFekin Afrika Erdialdeko Errepublikan, Kongoko Errepuplika Demokratikoan, Nigerren, Etiopian, Sierra Leonan, Malin, Indian edota Bolivian egin du lan.
- Borja Váquez emergentzia, segurtasun eta prebentzioan aditu da eta MSFn Angolan eta El Salvadorren aritu da lanean.
- Nagore Eskisabelek, MSFko Bilboo ordezkariak, emango dio sarrera ekitaldiari.