Pedro Erkizia kazetaria hil da
Pedro Erkizia Lopez de Montenegro kazetaria hil da (Donostia, 1943ko). 1965ean TVEn sartu zen, eta aurkeztu zituen Panorama de actualidad saioa (1968-1970 urteen artean) eta Telediario albistegia (1972-1973 urteen artean). 1973an Informe Semanal sortu zuen. Telemadriden urte bi eman ondoren, TVEra itzuli eta Documentos TV saioko aurkezlea eta zuzendaria izan zen.
Hainbat sari jaso ditu bere ibilbidean, hala nola, Antena de Oro, Espainiako Telebista Saria, eta Prentsako Nazioarteko Klubaren telebista saileko saria 2007an.
Erretiroa 2008an hartu zuen, 43 urtez kazetaritzan jardun ostean. 75 urterekin hil da Madrileko ospitale batean.