1.474 lagunek hartuko dute parte Kontxako barandako barra klasikoko erakustaldian
1.474 lagunek hartuko dute parte bihar egingo duten Kontxako barandako barra klasikoko erakustaldian. 1997an egin zuten lehen aldiz, eta geroztik, Dantzaren Hilabeteko hitzordu “ezinbestekoa eta jendetsuenetakoa” bihurtu dela azaldu dute antolatzaileek.
1.474 dantzarik hartuko dutela parte, 809k barra txikian eta 665ek barra klasikoan.
Hitzordua, bihar, apirilaren 22an, izango da: 12:00etan, 9 eta 12 urte arteko dantzari gazteentzat; eta 12:45ean, berriz, beste dantzari guztientzat.