Eguraldia eta umore ona nagusi IX. Sudur Krosean
Eguzkipean eta eguraldi ederrarekin hainbat lagun animatu dira IX. Sudur Krosean parte hartzera. Egiako parkean zehar korrika aritu dira haur, gazte eta heldu. 16:00etan hasi da txikienen lasterketa eta ordubete beranduago helduena.
Ez du berrikuntza nabarmenik izan aurtengo Sudur Krosak, baina azaldu dute urtez urte eskaintza hobetzeko lan egiten dutela. Aurten, haurrentzako txoko bat jarri dute parkean.
Sei kilometroko ibilbidean zehar hainbat lagun harrapatu ditu korrika IRUTXULOKO HITZAko kamerak.
Erlazionatutako edukiaParte hartzeari arnasa emateko