Uliako mintegien parkean adreilurik ez jartzeko eskatu dio auzo elkarteak udalari
Uliako auzo elkarteari “astakeria” iruditu zaio udalak Aranzadi zientzia elkarteari egoitza Uliako mintegien parkean jartzeko egin dion eskaintza. Azaldu dute 12 urte daramatzatela udalarekin borrokan: “Bazirudien horrelako gehiago ez zela gertatuko. Zergatik berriro orain?”, galdetzen dute.
Uste dute errespetu falta handia izan dela Aranzadirekiko. Izan ere elkarte honek parkearen balioa agerian uzten duen hainbat txosten egin ditu: “Aranzadi zientzia elkarteak aukera onartzea golpe handia litzateke guretzat”.
Udalari eskatu diote Aranzadiri merezitako egoitza emateko beste leku batean, eta ez Uliako mintegien parkean.
IRUTXULOKO HITZAk gaiaren inguruko erreportaje zabala argitaratu du aste honetan.
Erlazionatutako edukiaParkearen geroa zalantzan dago