Erreginaren kopak ihes egin dio finalean Bera Berari
Asturiaseko Mavi taldeak Bera Beraren erreginaren seigarren kopak beste urtebetez itxaron behar izatea lortu du igande honetan, finalean Montse Pucheren neskak garaituta. Donostiarrek, ordea, denboraldi onari jarraipena eman ahal izango diote datorren asteburuan, ligako sailkapeneko lehen postua defendatuz. Futbolean, Realeko neskek kopa postuetan sartzea lortu zuten azkenean Albaceteren aurkako berdinketarekin. Mutilei dagokienez, berriz, Imanol Alguacil entrenatzailearen porrotik gabeko boladak etena izan zuen Malagan. Hockeyan ere gauzak ez zitzaizkien ondo joan talde donostiarrei, bai Realak eta bai Donostiako Atletikok galdu egin baitzuten RC Polo eta Terrasaren aurkako neurketetan. Saskibaloian, Gipuzkoa Basketek ezin izan zuen garaipena lortu Bartzelonarek kontrako partidan.
ESKUBALOIA
Erreginaren kopa, finala
- Mavi 20 – 17 Bera Bera
- RC Polo 1 – 0 Reala
- Terrasa 2 – 1 Donostiako Atletiko
- Reala 2 – 2 Albacete
- Malaga 2 – 0 Reala
- Bartzelona 89 – 74 Gipuzkoa Basket