Argazkia: Donostia.eus
Apirilean zehar burutu dituzten berriketa lanen ondoren, Bentaberri kiroldegiko gimnasioak guztiz eraberritutako muskulazio gunea estreinatu du. Bertan, mota desberdinetako
hamalau muskulazio makina jarri dituzte, eta baita
entrenamendu funtzionalerako gune berri bat ere. Pisu libreen gunea ere berritu dute, tresna berriak ipiniz.
Kiroldegiko muskulazio gunearen berritze lanak burutzeko
72.000 eurotako inbertsioa egin du guztira
Donostia Kirolak-ek. Egitasmoa hirian “kirol gune hauek gero eta gehiago duten erabilerari erantzun egokiena emateko asmoz” eraman dute aurrera, udalaren arabera. Era berean, Martin Ibabe Kiroletako zinegotziak zehaztu duenez, “Donostia Kirola lanean ari da praktika berri hau hiriko gainerako kiroldegitan jartzeko”.