Gazteria, lana eta prekarietatearen inguruko txostena aurkeztuko dute Ernaik eta LAB-ek
Gazteria, lana eta prekarietatearen inguruan Ernai gazte antolakundeak eta LAB sindikatuak egindako txostena aurkeztuko dute ostiralean, 18:00etan, Konstituzio plazan. Azaldu dute, bertan, gazte prekarietatearen argazki orokorretik abiatuta borrokarako aukerak izango dituztela hizpide.
Txostenaren helburua Euskal Herriko gazteen prekarietate egoera aztertzea dela azaldu dute: “Lan merkatuaren egoeraren eta honek gazteongan dituen eraginetan zentratuz batez ere. Gazteok gure egunerokoan bizi dugun egoeraz hitz egin nahi dugu txostenean”.