June Burutaran, lortutako dominarekin. (Argazkia: Ur-Kirolak)
Ur-Kirolakeko arraunlari gazteek parte hartu zuten Cazauboneko Nazioarteko Estropadetan (Armagnac, Okzitania), joan den asteburuan. Aulki mugikorreko estropadak izan ziren, eta hainbat ontzi motatan eta mailatan lehiatu ziren Urkiko arraunlariak. June Burutaran loiolatarrak lortu zuen emaitzarik onena, izan ere, txapelduna izan zen haur mailako skiffean.
Koxme, selekzioarekin
Europako Txapelketa datorrela eta, Espainiako selekzioak deialdia egin du hainbat arraunlari elkartzeko. Koxme Burutaran jubenila izan da deia jaso duen arraunlarietako bat. Horrela bada, maiatzaren 18ko asteburuan Banyolasen bilduko da bere mailako gainontzeko arraunlariekin batera.
CAZAUBONEKO EMAITZAK (Ur-Kirolak):
LARUNBATA
- 1x emakumezko kadeteak. Irati Mekezabal, 2. postua (20 partaide).
- 2x gizonezko kadeteak. Kimetz eta Peru Jauregi, 4. postua (20 partaide).
- 2x haur mailako emakumeak. June eta June, 8. postua (36 partaide).
- 2x emakume kadeteak. Oihane eta Leire. 11. postua (21 partaide).
IGANDEA
- 1x haur mailako emakumeak. June Burutaran, lehenengo postua (26 partaide).
- 2x haur mailako gizonak. Marcos Medina eta Beñat, hirugarren postua (30 partaide).
- 4x mutil kadeteak. Peru, Unai, Egoitz eta Ekaitz, 4. postua (13 partaide).
- 2x haur mailako emakumeak. Mireia eta Enara (Berdin Berdinak), 28. postua (36 partaide).