Arte Ederretako eraikinarengatik ez du kalte-ordainik ordaindu beharko udalak
Arte Ederretako eraikinaren inguruko epaiak udalari eman dio arrazoia. Eneko Goia alkateak eman du epaiaren berri, eta pozik agertu da. SADE eraikinaren jabeak 13,7 milioi euro eskatzen zizkion udalari, baina epaiaren arabera ez dago “inolako arrazoirik” udalak diru hori ordaindu behar izateko.
Goiak azaldu du espero duela epaiak balio izatea zalantzak argitzeko eta eraikinari beste erabilera bat eman ahal izateko. SADE aztertzen ari da ebazpena, eta oraindik ez du adierazpenik eskainiko.
Donostiako Udalak eta SADEk ez zuten akordiorik lortu eraikinaren inguruan, eta epaitegien zain geratu ziren bi aldeak.
Erlazionatutako edukiaSADE: "Hasierako proposamena bertan behera utzi du udalak"