Gazteen lokalentzako 6.000 euroko diru laguntza emango du udalak
Iaz, 10.000 euro bideratu zituzten. Orain arte jardueraren aurretiazko komunikazioa egiten sortzen ziren gastuak diruz laguntzen zituzten, baina aurten hasita segurtasun baldintzak betetzeko sortzen diren gastuak ere diruz-lagunduko dira.
Gazteek elkartzeko, antolatzeko eta sozializatzeko duten eskubidea bermatzea du helburu udalak, segurtasun, osasungarritasun eta ongizate baldintzak beteta. Ordutik, hamar lokalek jaso dute laguntza beraien jarduera legeztatzeko.
Gazte lokalen aisialdi jarduera arautzeko 6.000 euroko inbertsioa egingo du Donostiako Udalak.