Jolastokieta gaina urbanizatzeko proiektuaren bigarren aldaketa onartu dute
Donostiako Udalak behin betiko onartu du Altzako Jolastokieta gaina urbanizatzeko proiektuaren bigarren aldaketa. Plaza banatzea eta bi mailakoa eratzea da asmoa. Plaza horiek igogailu eta pasabide baten bidez lotuko dituzte Bertsolari Txirrita pasealekuarekin. Aldi berean, Herrera pasealekuko bihurguneko lotura kentzea aurreikusi dute, eta beste bide batzuk egokituko dituzte Jolastokieta eremutik.