Polloeko hilerria. (Argazkia: K. Miner)K. Miner
Hilerriaren egungo ezaugarriak eta erabilerak sendotzea du helburu Polloe eremuaren Hirigintza Antolaketarako Plan Bereziak. Gaur eman dio hasierako onarpena planari Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak.
Planaren arabera, Egiako sarreraren ondoan dagoen eraikina, errausketa labea, hezurtegia eta kaperak mantenduko dira, eta horiek handitzeko aukera ere aurreikusten da. Batez ere, errausketa labea. Era berean, udal hileta zerbitzu hobeagoak eskaintzea da asmoa.
Herritarren eskaerei erantzunez, Errautsen Lorategia aurreikusten du planak. Hilerriaren erdigunean dagoen 2.500 metro karratuko gunean egingo da. Gainera, Gabriel Aresti kaletik beste sarrera bat egingo dute bertara sartzeko. Horrekin batera, hilerri guztiaren mugikortasun eta irisgarritasun unibertsala bermatzen ditu planak. Herritarrek ere eskatuta, baimena ematen du edozein motatako lurperatzeak egiteko eraikuntzak egitea, beti ere, hilobien lerrokatzea errespetatuz eta hilobietarako sarrerak libre utziz.
Ondarearen babesa ere aurreikusten du. Izan ere, planaren beste helburuetako bat da hilerrian dagone ondarearen azterketa egin eta babestu beharreko elementuak aukeratzea.