Elkarteentzako lokalen banaketa egin du udalak
Donostiako Udalak irabazi asmorik gabeko hamabost elkarte zein herri erakundeei lokalak uztea adostu du. Benta Berrin eta Aieten daude udal lokal horietatik gehienak.
Xalbador bertsolariaren kaleko 14. zenbakian izango dute lokala Bentaberriko Lagunak elkarteak, Antiguako Pelotazaleak elkarteak eta Konporta kirol elkarteak. Antso Jakituna kaleko lokalak, berriz, ondorengoei utzi dizkiete: Anabasa Kultur Elkarteari, Jaiak Abant kultur elkarteari, Bizi Bide elkarteari, eta Hazi eta Ikasi ikasgela solidarioei.
Katalina Eleizegi kaleko 44. eta 46. zenbakietan lokala izango dute Haritzalde Naturzaleak elkarteak, Triku Club Deportivo elkarteak eta Mugarik Gabe elkarteak. Belizalde kaleko 5. zenbakian Teatro Estudio elkarteak izango du lokala, Lizardi kaleko 25. zenbakian AGISAS elkarteak eta Buztintxulon Begisare, Apoyo Dravet eta Agaldeprise elkarteek.
Lokalen kontzesioak urtebeteko epea izango du, eta urtero, beste lau urtez luzatu daiteke.