Añorgan egingo dute Jane-en ibilaldia
Amara eta Gros, hurrenez hurren. Donostiako Impact Hub-ek eta U Kolektiboak antolatzen du ibilaldia.
Añorgako Euskotreneko geralekuan elkartuko dira 9:30ean. Eta hemendik abiatu ondoren, Añorga Txiki, Atotxa Erreka, Belartza, Rekalde eta Añorgako frontoira joango dira. Nekazaritza guneak, azpiegiturak, merkataritza guneak, errepideak, kultur eta kirol guneak… Hirigintzari eta auzotarren bizimoduari eragiten dioten elementuak aztertuko dituzte ibilaldian. Edonork parte har dezake, eta edozein momentutan bat egin daiteke ibilaldiarekin. Maiatzaren 19rako bisita berezi bat prestatuko dute. Cementos Rezola lantegia eta harrobia ezagutzeko aukera izango da. Goizeko hamarretan geratuko dira.
Maiatzaren 5eko ibilaldia:
9:30 Añorgako Euskotreneko geralekua.
10:15 Atotxa Erreka.
11:15 Lukainkategi jatetxean pintxoa eta kafea.
12:30 Belartza: merkataritza guneak eta poligonoak.
13:15 Rekaldeko geralekua: errepideak eta bestelako azpiegiturak.
14:00 Jolas etxea tabernan bazkaria.
16:30 Bolatokia, frontoia eta antzokia.
Esploratu maite duzun hiria lelopean, Añorgan zehar ibilbide berezia egingo dute maiatzaren 5ean. Urtero antolatzen duten proposamena da: Jane-en ibilaldia edo Jane’s Walk izenekoa. Ahaztutako lekuak eta auzoei bizitza ematen dieten pertsonaiak ezagutzeko ibilaldia da. Mundu osoan Jane Jacobs urbanistaren omenez antolatzen diren ibilaldietako bat da Donostiakoa. Auzotarrak ahalduntzea da helburua, auzoaz hitz egitea. Donostian 2012an egin zuten lehen aldiz, Egian, eta geroztik, urtero hiriko auzo bat sakonean ezagutzeko aukera eman dute: Parte Zaharra, Altza, Loiola,