Euskaraldiaren aurkezpena Donostian. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Dagoeneko hasi dira hiriko hainbat auzo Euskaraldirako motorrak berotzen. Erronka handia dute esku artean: 11 egunez euskaraz bizitzea. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte egingo dute erronka. Euskal Herri osoan batera egingo den egitasmoa da eta bi helburu nagusi ditu:?euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza ohituretan eragitea.
Egitasmoa ez da ezerezetik sortu. Hainbat aurrekari ditu Euskaraldiak, horietako batzuk Donostian. Orain erronka berriari aurre egiteko asmoz, lanean ari dira udala, Bagera elkartea eta auzoetako euskara batzordeak.
Egia, Altza, Aiete, Amara Berri eta Intxaurrondoko euskara batzordeetako lagunekin hitz egin du Euskaraldiaren inguruan IRUTXULOKO HITZAk. Erreportajea ostiraleko astekarian egongo da irakurgai.