Martuteneko gasolindegia itxiko dute larunbatean
Gasolindegiaren lekuan etxebizitza eraikin bat egingo duela jakinarazi zuen udalak astelehenean emandako prentsaurreko batean. Bizilagunek gasolindegia kentzearen aldeko 300 sinadura baino gehiago aurkeztu zituztela esan zuen Enrique Ramos hirigintza zinegotziak. Aldiz, Martuteneko auzo elkartetik jakinarazi diote IRUTXULOKO HITZAri, bizilagunek gasolindegia kentzearen alde egin badute ere, beraien eskaria ez dela izan etxebizitzak eraikitzea.
Iaz jada bazebilen itxiko zutenaren zurrumurrua eta Mikel Mendiburu negozioaren jabearekin hitz egin genuen.
2016ko urrian hil zen Jose Migel Mendiburu, gasolindegiko jabea zena, auzoan oso ezaguna.
Martuteneko Mendiburu gasolindegia larunbatean itxiko dute. Hala jakinarazi diete Aviako txartelaren jabeei, azken egunak aprobetxatu ditzaten han gasolina botatzeko.